Sistema monofasiko

Sistema monofosasiko baten tentsioa denborarekiko. Ardatz bertikalean tentsioa irudikatzen da, non 1 balioari aldiuneko tentsio maximoa dagokion, eta ardatz horizontalean periodoa irudikatzen da.

Ingeniaritza elektrikoan, sistema monofasikoa edo fase bakarreko sistema korronte alternoko energia elektrikoaren banaketa eta kontsumo sistema bat da, zeinetan fase bakarra erabiltzen den, hau da, tentsio guztien aldiuneko balio maximoa aldi berean gertatzen da. Fase bakarreko banaketa kargak nagusiki argiztapenerako eta beroketarako direnean erabiltzen da, eta motor elektriko txikientzat. Fase bakarreko sistema batek ez du eremu magnetiko birakorrik sortzen korronte alternoko motor elektriko bati konektatzerakoan; motor elektriko monofasikoek zirkuitu gehigarriak behar dituzte abiarazteko, eta honen ondorioz ez dira ohikoak 10 kW baino potentzia haundiagoekin.

Sistema monofasikoetako tentsio eta maiztasunak herrialdearen araberakoak dira, hedatuenak 115 eta 230 Volteko tentsioak eta 50 edo 60 Hertzeko maiztasunak izanik.

Orokorrean hirugarren eroale bat erabiltzen da, lurra deiturikoa —ground— deskarga elektrikoetatik babesteko. Hainbat lurreratze sistema desberdin daude.

Potentzia haundiko sistemak, ehundaka kVA edo gehiagokoak, ia beti sistema trifasikoak dira. Sistema hauetan potentzia haundiko motor elektriko trifasikoak zirkuitu gehigarri gabe abiarazi ahal dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy